fbpx

Kaiku Km0n zuen ongizateak arduratzen gaitu. Urtarrileko aldaparekin nahikoa duzuenez iraileko aldaparekin lagundu nahi zaituztegu. 

Eskolarako itzulera geldia eta lasaia nola lortu jakin nahi duzue? Hori lortzeko gomendio batzuk emango dizkizuegu. Guztiak betetzen ez badituzue ere, ziur gaude subkontzientean geratuko zaizkizuela eta laster horiek praktikan jartzen hasiko zaretela.

  

1- Hasi ordutegi berrietara ohitzen.

Hasi aste bat lehenago ohikoa baino ordu erdi lehenago esnatzen. Hasi lo ohiturak berreskuratzen, ohera goiz joaten eta goiza aprobetxatzeko goiz esnatzen; horrela, iratzargailua jarri behar duzuenean ez zaizue hain gogorra edo itogarria irudituko.

 

Gainera, haurrei ondo etorriko zaie dinamika horietara ohitzea goizeko lehen orduko “aiurri txarra” ekiditeko.

 

2- Egin kirola erregulartasunez errendimendu altuko jarduera batekin hasi baino lehen.

Normalean ariketa fisikoarekin hasi ohi gara kurtso hasieran, eta ez gara ohartzen pixkanaka berreskuratu behar den zerbait dela.

 

Eraman haurrak eskolara tipi-tapa edo bizikletan, atera paseatzera, joan parkera edo igerilekura kurtso berria hasi aurreko bi asteetan zehar. Horrela forma fisiko onean egongo zarete eskolaz kanpoko ekintzak hasten direnean.

 

3- Luzatu pixka bat gozamenerako uneak.

Jarraitu oporretako irakurketa ohiturekin, filmak ikusten kurtsoa hasi ostean, eta gozatu ilunabarrak. Autozainketa ohiturekin jarraitu, zuentzat garrantzitsuak badira. Horrek motibatuta eta lasai egoten lagunduko dizue ikasturtean zehar.

 

4- Ezarri epe labur-ertaineko helburu fisiko eta mental bat.

Helburuek motibazioa sortzen dute, eta, horregatik, garrantzitsua da egunero hobetu ahal izateko helburuak ezartzea.

 

5- Onartu egunerokotasunean hain onak ez diren gauzak egongo direla eta ikasi “arazoak” erlatibizatzen. 

Ezinezkoa da nagikeriarekin eztabaidatzea, ez prokrastinatu eta ez atzeratu zuen buruko checklist-ean daukazuena. Prestatu errezeta hori, egin txango hori edo bisitatu senide hori. Denbora ez da galdu ezta arduraturik xahutu behar. Arduratu zaitezte arazo bat aurrean duzuenean, eta zuen bizi kalitatea nola hobetuko den ikusiko duzue.

 

 

Gure gomendioak kurtsoa hasteko baliagarriak izatea espero dugu, baina garrantzitsuena ahaztu zaigu…

Bete zuen hozkailua Km0 produktuekin! Horrek beharrezko energia eta eguneroko esneki zenbateko zehatza emango dizue. Kurtsoa Gurea jogurt bat eskuan izanda hastea… Beste gauza bat da!