fbpx

Udaberriko igande baterako plan bikaina? Kotxea hartzea eta hurbil daukagun leku ezezagunen bat bisitatzea! Kaikun badakigu esploratzaile sutsuak zaretela eta horregatik, zuen plan zerrendara gehitzeko leku berri bat proposatzen dizuegu.

Askok ezagutzen dute Urgull mendia, baina gutxi batzuk baino ez dakite zeintzuk diren ezkutatzen dituen sekretuz eta kondairaz beteriko leku magiko eta historikoak.

 

Mendi horren ezkutuko misterio bat erakutsiko dizuegu, geldialdi derrigorrezkoa Euskal Herria bisitatzera bazatoz udaberri honetan, baina shhh… Ez duzu ulertuko zeri buruz ari garen ez baduzu zuk zeuk ikusten! Urgull mendiaren mundu misteriotsuan murgiltzera animatuko zara?

Landareri hostotsuaren artean Ingelesen Hilerria topatuko dugu, sasitzaren artean ofizial ohi britainiarren hilarriak eta hilobiak ezkutatzen dituen tokia.

Nahiz eta hilerri hori ez den herriko tokirik ezagunena, lekurik magikoenetarikoa da. Ibiltariak ez dira aurretik oharkabean pasatzen, eraikuntza baten kupularen goialdean kokatuta dagoen arrano zaindari eta mehatxari batek babesten du hilerria.

 

Zergatik Ingelesen Hilerri bat?

 

Istorioak dio 1833. eta 1840. urteen bitartean, Gerra Karlista eta Absolutista bete-betean, Legio Britainiarraren soldadu batzuk hortik pasatu zirela eta haiena ez zen guda batean hil zirela; hortaz, soldaduen omenean eraiki zen.

 

 

Noiz inauguratu zen?

 

Hilerria 1924an inauguratu zen, mende bat baino gehiago darama istorioak biltzen. Politena iparraldean hezetasuna dela eta ohikoa den goroldioa hilerriaz jabetu dela da, eta horrek, benetan erakargarri bihurtzen du paisaia.

 

Bigarren plan bat proposatzen dizuegu hilerria ikusi eta gerorako, ezin duzue galdu Donostiako mendi enblematikoko begiralekutik dagoen ikuspegia.

Asko gustatuko zaizue!