fbpx

Seguruenik txikitatik esnea egon da zure etxean. Ontziak urteetan zehar nola aldatu diren ikusi duzu, baina, 60. hamarkadakoa ez bazara, segur aski brika edo plastikozko botila izan duzu hozkailuan.

Zure buruari galdetu diozu noizbait nola hartzen zen esnea behinola eta nolako ontzietan gordetzen zen? 

Esnea beti izan da gure historiaren parte, antzinako irakurgaietan Hipokratesek esnea pozoiduraren antidoto gisa erabiltzen zuela irakurri daiteke edo “Afroditak gaztarekin, ezti goxoarekin eta ardo zoragarriarekin elikatu zituen” Homeroren Odisean edo Erromako sortzaileak otseme baten esnea edan zutela Romulo eta Remoren kondairan. Gainera, “Behi biren esnea, pazia betea” moduko ohiko esaera zaharretan aipatzen da.

Esnearen kontsumoa nomadak abeltzain eginkizunak hartu zituztenean eta, ondorioz, animaliak zaintzen eta horiek eskaintzen zizkieten baliabideak ustiatzeari ekin ziotenean hasi zen. Baina baliabide hori komertzializatzen hasi zirenean, nola gordetzen zuten esnea? 

Hasiera batean elikagaien kontserbazio prozesuak ondo ikertzea beharrezkoa izan zen.

Behinola, elikagai gordinak aldez aurretik egositako kristalezko potoetan sartzen ziren eta hutsean ontziratzen ziren. 1952. urtean Rausing-ek tetrabrika merkaturatu zuen. Duela gutxi arte, hori zen elikagaien kalitatea eta segurtasuna bermatzeko aukerarik onena. 

Hortaz, hasieran esnea esneontzien bidez biltzen zen eta ondoren kristalezko potoen bidez komertzializatu zen. Geroago plastikozko txanbiletan eta poltsetan bildu zen tetrabrika heldu zen arte. Tetrabrikaren egitura kalitatea galdu barik hobetuz joan da gaur egungo ingurunera moldatu ahal izateko, non gero eta argiago daukagun hondakinik ez sortzea eta ingurumena zaintzea garrantzitsua dela.

 Zeintzuk dira Biobased ontzi berriaren materialak?

Ontzi honen % 88 landare jatorriko materialak dira eta sorreran % 21 CO2 isuri gutxiago sortzen ditu.

Pixkanaka hobetuz goaz, eta Kaiku Km0n hondakinik gabeko mundu jasangarriagoa lortzeko urratsak eman nahi ditugu gure produktuen kalitatea eta segurtasuna galdu barik.

Orain arte esnearen ontziei buruz aritu gara, baina ikusi duzu Kaiku gurinaren ontzi berria? Sartu gure online dendan eta ezagutu ezazu!

Bilakaera:

Esneontzia – Esnea beiran – Plastikozko txanbila – Esnea poltsan – Esnea tetrabrikean – Esnea plastikozko botilan – BIOBASED tetrabrika!