Herri-kirolak gure tradizioaren oinarri oso garrantzitsua dira, eta, datorren azaroaren 27an jokatuko den Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finalistak dagoeneko ezagutzen ditugula, kirol horri eta beste batzuei buruz hitz egin nahi dugu, gure kulturaren parte direlako.
Lehendabizi, gehiago jakingo dugu Aizkolaritzari buruz; nazioartean gero eta ezagunagoa den herri-kirol bat da. Kirol horren euskarazko izenaren errotik hasiko gara: aizkora. Hain zuzen, objektu hori da kirol hori egiteko behar dena. Banakako kirol bat da, non kirolaria enbor baten gainean kokatzen den (tradizionalki, pago-egurra erabiltzen da). Zuhaitzak eta aizkorak erabiltzen badira ere, kirol horren xedea ez da zuhaitz-mozketa, su-egurra egitea baizik. Horrez gain, kirol horretan enborrak mozteko abiadura eta lehiakideen erresistentzia baloratzen dira.
Bestalde, Harri-jasotzea edo harri-jasoketa kirola daukagu. Pisua kargatzea ez da XXI. mendeko zerbait, duela urte askotatik egiten baita, forma askoko granito trinkoko harriak (zilindrikoak, kubikoak, esferikoak edo paralelepipedo angeluzuzenak) kargatzeko. Erronka harria ahal bezainbeste aldiz jasotzea da.
Baina bi horiek ez dira hemen ditugun kirol bakarrak. Harri-zulaketa ere badugu. Kirol hori praktikatzen dutenek (harri-zulatzaileak) harriak metalezko barrekin kolpekatzen dituzte, zuloak egiteko helburuarekin. Kirol hori, pentsatuko duzuenez, meatokietan sortu zen. Izan ere, harrietan zuloak egin behar zituzten, bide berriak irekitzeko edo meatokia ustiatzeko gune batzuk dinamitatu ahal izateko.
Gehiago jakin dezagun beste kirol bati buruz. Segalaritzaren txanda da. Kirol honi banakakoa da baita ere, eta lehiakideek erronka jotzen diote elkarri, belar-kilo gehien nork mozten duen ikusteko. Herri-kirol nagusietako bat da. Gogoratu dezagun, kirol horiek landa eremuko eguneroko lanetan oinarrituta daudela, eta, denborarekin lan horiek kirol bihurtu direla.
Sokatira kirolean soka bat behar da, eta bi talde osatzen dira. Sokaren erdian, marra bat jartzen da, bi “taldeen” zelaien arteko muga zehazteko. Talde bakoitzaren kideek sokaren mutur bati heldu eta sokari tira egin behar diote, lehiakideak beren zelaira eramaten ahalegintzeko.
Estropadak edo traineruak nazioartean gehien ezagutzen den kirola dela esan dezakegu; ezaguna da hedabideek asko ematen dutelako.
Eta, nola ez, ezin dugu Esku-pilota edo “Euskal pilota” ahaztu. Euskal Herrian zale gehien dituen kiroletako bat da. Protagonista nagusia frontoia da, eta eskua erabiltzen da pilota jotzeko.
Herri-kirol gehiago badaude ere, horiek dira azpimarragarrienak. Noizbait parte hartu al duzue aipatutako kirol horietako baten txapelketa batean?
Erantzuna baiezkoa bada, konta iezaguzue gure sare sozialen bidez!
Gure Instagram kontua @KaikuKm0 da. Gainera, gure Facebook kontuan sar zaitezke https://www.facebook.com/KaikuKm0/ estekaren bidez edo Twitter kontuan hurrengo estekaren bidez: https://twitter.com/KaikuKm0?ref_src=twsrc%5Egoogle%7Ctwcamp%5Eserp%7Ctwgr%5Eauthor.
Irakurriko zaituztegu!