Kaikurentzat behien ongizatea garrantzitsuena da, gure oinarrietako bat, eta gaur kalitate oneneko esnea lortzeko behiak nola zaintzen ditugun kontatu nahi dizugu.
Ondo dakizuen bezala, Kaikuren barruan familia asko abeltzaintzan gabiltza. Baserri eta Familia bakoitzak bere instalazioak eta metodoak ditu (tradizionalagoak edo modernoagoak, baina aurrerapen teknologikoekin) behiak ondo zaintzeko.
Gaur, Kaiku osatzen dugun abeltzain batzuk aurkeztuko ditugu, behi bakoitzari onena emateko instalazio espezifikoak dituztenak:
Baina, zein dira Kaikuko behiak zaintzeko ditugun modu ohikoenak?
– BASERRIETAKO TENPERATURA ERREGULATZEA
Baserri askok tenperatura automatizatuta dute. Zer esan nahi du horrek? Kanpoan egiten duen tenperaturaren arabera, sistema automatikoki erregulatzen da, behiak tenperatura eroso eta atsegin batean edukitzeko beti. Horrez gain, baserri batzuetan klimatizazio eta hezetasuna kontrolatzeko sistema bat daukate, hala nola Jonek Karrantzan duen baserrian.
– BEHIEN BEHARRIZANETARA MOLDATZEA
Baserri askotan, nahi izanez gero behiak zelaira bazkatzera atera daitezke, instalazioen barruan geratu beharrean. Izan ere, ate automatiko batzuei esker, behiek atera eta sartzeko askatasuna dute.
– BEREN JATORRIKO OHITURAK SUSTATZEA
Tenperatura eta hezetasun egokia, Baserritik irten edo sartzeko askatasuna eta beren osasuna zaintzeko ardura ez dira nahikoak behiak zoriontsuak izateko. Naturan duten bizitzarekin lotutako ohitura asko mantentzen ahalegintzen gara, beren egunerokoa aldatu ez dadin. Besteak beste, jatorrian duten elikadura naturala mantentzen ahalegintzen gara. Hori da Idoia Zerberiok Elduainen duen Baserrian kontuan hartzen duten gauzetako bat. Bizi diren lekuko bazka ematen zaie behiei, baliabideak aprobetxatu eta garraio gehiago ekiditeko. Horri esker, behiek ohitura eta bizimodu koherenteak dituzte, adibidez, aske bazkatzen direnean.
Egunero, prozesu bakoitzean gure behiak hobeto zaintzen ahalegintzen gara, bizitza erosoena eduki dezaten. Familia bakoitzak lan egiteko modu bat dauka, baina familia ganaduzale guztiok balio komun bat dugu: behiak zaintzea eta beren prozesuak eta inguruaren biodibertsitatea errespetatzea. Horren adibide ederra Edurnek bere bi ahizpekin Abanto-Zierbenan zuzentzen duen Baserria da.
Esan bezala, behiak tratatzeko modu asko daude, metodo modernoago edo tradizionalagoekin, baina helburua bakarra da: behiak zaintzea. Ondo zaindutako behi zoriontsu eta osasuntsu batek kalitate oneneko esnea emango duelako.