Mitoak eta kondairak erreferentziak dira batzuetan, eta herritarrek historian zehar gauza ezezagunak ulertzeko aurkitu edo imajinatu dituzten azalpenen berri ematen digute.
Beste kultura batzuetan bezala, euskal kulturak ere bere mitoak eta kondairak biltzen ditu. Historiaurretik eta kristauen eta erromatarren eraginaren ostean, euskal mitologia aldatuz joan da urteetan zehar, eta pertsonaien eta kondairen zerrenda zabal eta aberatsa dugu.
Euskal kulturan pertsonaia sorta handia dago, eta gaur egun ere istorio berak ahoz aho zabaltzen dira, eta pertsonaia batzuk oso ezagunak eta bitxiak dira. Ezagutu nahi al dituzu?
Olentzero
Ziur asko, hori da pertsonaia mitologiko faboritoenetako bat, umeen artean. Olentzero ikazkina zen, bakarrik bizi zen, eta izugarri gustatzen zitzaion jatea eta lurreko ardo ona edatea. Kolore iluneko arropa janzten zuen, eta beti eramaten zituen txapela eta pipa. Olentzero menditik jaisten omen zen Gabon-gauean, eta opariak eramaten zituen Euskal Herriko etxe guztietara.
Olentzeroren izenak «Oles-aro» (grazia-aroa) esan nahi du, antzinako euskal herritarrek horrela esaten baitzioten neguko solstizioari.
Mari
«Anbotoko dama», «Aralarreko dama», «Muruko dama» edo «Aketegiko sorgina» ere esaten zaio. Mari euskal mitologiako jainkosa da, eta oso garrantzitsua, historialarien arabera, kristautasuna baino lehenagokoa da. Kondairak dionaren arabera, Anboto mendiko kobazuloetan bizi da, eta mendi batetik bestera joaten zen. Ekaitzen eta naturaren gaineko boterea zuen, eta krudela zen gezurraren edo harrotasunaren aurrean.
Akerbeltz edo Aker
Pertsonaia horrek bi alde zituen, kondairaren arabera. Aurpegi onaren arabera, animaliak babesten zituen; eta aurpegi txarra erakusten zuenean, akelarreak antolatzen zituen sorgin eta belagileekin.
Basajaun
Basajaun gizon oso handia da, eta gorputza ilez estalita dauka. Basoan bizi da, eta artaldeak eta abeltzainak zaintzen ditu. Oin humanoide bat zeukan; eta bestea, apatxa zen. Askotan deitu zaio euskal yetia. Abeltzainei abisua ematen zien, ekaitzak eta haizeteak zetozenean. Basoaren erdian bizi zen, eta zerra eta errota asmatu izana leporatzen zaio.
Jentilak
Kondairaren arabera, jentilak kristautasuna baino lehen bizi ziren herrian. Kristauen erlijioa ezarri zenean, jentilak urrun bizitzera joan ziren, eta han bizi izan dira bakean. Indar inhumanoa izatea leporatzen zaie. Kondairaren arabera, jentilek harri handiak botatzen zituzten garaiera handiko troketatik. Harri horiei jentilarri esaten zieten. Gaur egun, hainbat lekutan daude, hala nola Urdiolako trokan, Markolako trokan (Karrantzan) edo Mutrikuko Amilen.
Gainera, Ataungo Arratetako mendatearen gaineko gailurrean lurperatu omen ziren leku hartan bizi ziren azken jentilak. Jentilbaratza esaten zaio.
Gustatu zaizu? Espero dugu euskal kulturari buruz zer edo zer berri ikasi izana, eta disfrutatu ere bai! Euskal kondaira edo pertsonaia mitologikoren bat ezagutzen al duzu? Konta iezaguzu iruzkin batean!