Kaiku Km0n zuzenean ezagutzen dugu gure abereen garrantzia. Gure behi maiteak gabe ezingo genuke gure esnea izan eta inola ere gainerako esnekiak. Behiak animalia oso bereziak eta azkarrak baitira! Eta gure abeltzaintzek maitasun eta arreta osoz zaintzen dituzte, merezi dute! Behien inguruan guztia ezagutu nahi? Gaur datu eta bitxikeria sorta txundigarria dakarzkizugu animalia horien inguruan!
Lehendabizi gure behiak funtsezkoak dira ekosistemaren iraunkortasunarentzat. Abereek belardien zurezko materia eta toxinak murrizten eta kontrolatzen dituzte. Gainera, landaredia laguntzen dute landare- zein lore-espezie berrien agerpenarekin. Lugoko Campuseko Ingeniaritza Goi-Eskola Politeknikoaren ikerketa baten arabera, behiek eragin baikorra dute eremu behartsuen landaredian sistema iraunkorrak lortzeko.
Bazenekien Indian behiak animali sakratuak direla? Erlijio budistarekin lotuta daude; hortaz, oso babestuta daude. Ugalkortasuna eta amatasunaren irudi dira eta.
Gainera, behiak ugaztun oso azkarrak dira eta zenbait testuingurutan gizakien oso antzekoak dira. Animalia sentikorrak dira oso eta gai dira euren gogo-aldartea erakusteko euren belarrien mugimenduaren bidez. Bere posizioaren arabera, behiek lasaituta, estresatuta edo adi dauden erakusten dute. Oso lagunkoiak dira eta ez dute gustuko bakarrik egotea. Bat isolatua badago, orokorrean da txarto dagoelako edo erditzeko zorian.
Behiak animalia belarjaleak dira, usaimen handia dute eta gai dira 18 kg janari egunero jateko; betekada horietan 8 ordu ematen dituzte murtxikatzen. 32 hortz dituzte eta minutuko 40 eta 50 aldi artean murtxikatzen dute. Ba al zenekien egunean 10 bat ordu ematen dutela etzanda? Animalia hauek egunean hamalau bat aldiz jaiki eta etzan dira. Zutik lo egiteko gai dira ere!
Eta behi arraza guztien artean, Kaiku Km0n esne-behiak ditugu, zehazki, Frisiarrak. Frisiarra da gure Kaiku Km0 behi gehienen arraza, izena Holandako iparraldeko eremu batetik dator, zeinaren ingurua tulipa zelai, belar berde, lursail zabal… ugari ditu, paradisua benetan behi frisiarrek larratu dezaten.
Gure lurrak, gure inguruko naturak, klimak eta, animaliak zein euren habitata, zaintzeko dugun moduak Euskal Herria leku egokia bihurtzen dute behi hauentzat. Behi frisiar gehienak herrialdearen iparraldean bizi dira eta munduko arrazarik arruntena da. Gure behiei buruz gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
Espero dugu behien inguruko datu horiek gustatu izana eta zerbait berri ikasi izana! Kontaiguzu iruzkin batean zer iruditu zaizun!