fbpx

Iñakik, Lasarteko (Araba) Mendigana ustiategiko abeltzainak, azalduko digu zergatik den funtsezkoa, bere ustez, Kaikuk abeltzain txikiei ematen dien laguntza beste gizarte-arazo batzuei ere aurre egiteko, hala nola inguruneko garapen ekonomikoaren aldeko apustua egiteko. Eta ez hori bakarrik, kontatuko digu zergatik uste duen negozio modurik onena direla Euskal Herriko behiak, euskal lurrek ematen diguten bazkarekin elikatzen direnak eta hemengo jendea elikatzen dutenak. Garraio luzerik gabe.

Zergatik da Kaiku Km0 Arabako esnea?

Kaikuk Araban ekoizten den esnearen % 80 inguru biltzen du. Hori oso garrantzitsua da, izan ere, sektoreak lurralde honetan garatzen jarrai dezake eta, gainera, Euskadi Hustuaren arazoari aurre egiten laguntzen du. Gure baserriak lurralde guztian zehar daude banatuta eta Arabako 80 familia abeltzainen baino gehiagoren bizimodua dira. Gure ustiategia, zehazki, Lasarten dago, Gasteiz ondoan. Jendeak imajinatu ere ez du egiten zeinen gertu ekoizten den edaten duten esnea.

Zein da kalitate goreneko esnea lortzeko gakoa?

Gakoa animalien zaintza eta ongizatea da. Kaikun arreta berezia jartzen dugu haien konfort eta elikaduran. Guk, Mendiganan, Gasteiz hegoaldean ekoizten dugun bazkarekin elikatzen dugu gure azienda. Izan ere, Gasteiz kanpoaldeko paisaiak berdeak eta politak dira. Ez dago Kaiku esnea baino hurbilagoko produkturik: hemengo behien esnea, Gasteiz kanpoaldeko larreetan elikatzen diren behiena.

Horrez gain, gure ustiategian teknologia ezartzeko inbertsioak egin ditugu. Horri esker, gure jarduera profesionalizatzeaz gainera, behi guztien osasunaren eta ekoizpenaren erabateko eta denbora errealeko kontrola izan dezakegu.

Lana baino gehiago, bizimodua da; eta sakrifizio handiko lana izan arren, grinaz egiten dugun zerbait da, eta hori azken produktuan nabaritzen da.