fbpx

Euskarazko hitzak, eskuarki, hitzaren esanahiarekin zerikusia duten bereizgarriekin osatuta egoten dira. Hala gertatzen da “bihotz”, “jakinmin” edo “besarkatu” hitzen kasuan. Jakin-min, hitzez hitz, “jakiteagatiko min” da. Besarkatu hitzak “besoetan hartu” esan nahi du, hitzez hitz. “Bihotz” hitza, “bi hots”, bihotza funtzionarazten duten bi taupadei (diastolea eta estrasistolea) dagokie.

 

Hala, urteko hilabeteei buruz ari garenean, arrazoizkoa da pentsatzea hilabete bakoitzean gertatzen dena deskribatuko dutela: meteorologia, zenbait prozesu jasaten dituzten animaliak edo ziklo garrantzitsuak, urtaro bakoitzean bereizgarri diren fruituak eta abar.

 

Euskaltzaindiak hamabi hitz zehazten ditu hilabeteen izenak euskaraz emateko. Hitz horiek nondik datozen aztertzean, nola sortu ziren eta gure arbasoek hizkuntza osatu zen garaian nola pentsatzen zuten imajina dezakegu. Euskal Herriari buruz (ziurrenik) ezagutzen ez dituzun hiru gauzei buruzko artikuluan aipatzen genuen moduan, euskara jakingura handia eragiten duen eta asko ikertu den hizkuntza da.

Urtarrila.

Etimologiaren aldetik, hitza honela deskonposatzen da: urta-berr(i)-(h)il, edo urte berriko hila. Urtarrilari, batzuetan, beltzil ere deitzen zaio, beltz eta (h)il hitzez osatuta. Horrek, beharbada, negua aipatzen du.

Otsail.

“Otsoa” edo “hotza”, biak ere, garai horretako bereizgarri. Otsaila otsoen hila izan liteke, hain zuzen ere, otsailean izaten baita otsoen araldia.

 Martxoa.

Martius hitzetik etor daiteke (Marte, gerraren jainkoa). Izan ere, antzina, gerrarekin erlazionatutako ekintzak hilabete horretan hasten ziren. Martxoari epail ere deitzen zaio; horretan, “ebaki” hitzak, neguaren eta udaberriaren arteko garaia aipa lezake.

Apirila.

Jatorri etimologikoan bat-etortzerik ez duen hilabeteetako bat da.

Maiatza.

Orrilla ere deitzen zaio, etimologikoki, Orri- (h)il da, hots, hostoen hila. Horrekin, udaberriari eta neguaren ondorengo kimuei egiten die erreferentzia.

Ekaina.

Garagarrilla, edo garagarraren hila, edo erearoa, ereite aroa, ere deitzen zaio. 

Uztaila.

Uzta – (h)il, hitzez hitz, uzten hila.

Abuztua.

Agorrilla ere deitzen zaio, agor -(h)il, edo hil lehorra. Hitzez hitz hartuta, oso egokia da uda garairako.

Iraila.

Garo-(hil) ere deitzen zaio. Bai “ira” eta bai “garo” garoaren hilari dagozkio.

Urria.

Urren hilabeteari lotuta dago, garai horretan jasotzen baita fruitu hori.

Azaroa.

Aza eta roa edo “trenpua”, hots, azaren hila.

 Abendua.

Hitz hori latinezko “adventus” hitzetik dator, hots, abenduan zehar kristauen egutegian izaten den abendualdia aipatzen du.