fbpx

Jon Agirre, Bidegain baserrian egiten du lan, aurten bere “zilarrezko urtea” beteko du, 25 urte abeltzain lanetan eta Kaiku kooperatibako kide gisa. Baina 25 urte pasadizo bat baino ez da lehenengo sektorera lotutako bizi oso batekin alderatuta. Landa-haurtzaroari esker ezagutzen du animaliekiko maitasuna, baita horiek zaintzearen zein ahalik eta bizitza osasuntsuena izatearen garrantzia ere, euren elikadura oinarritzat hartuz. 

Familia kontua da, guztira 135 behi dituzte Goiainen, Zuian. Jonek kontatu digu, urte hauetan zehar, baserrien eta abeltzainen lanaren inguruko imajinarioan dagoen irudi zaharkitua eguneratzeko jardun duela egungo baserrien lanaren aurrean. 

Kaixo, Jon: Nolakoa da abereen egunerokotasuna Baserri batean?

Errutina gogorra da. Alde batetik, garrantzitsua da Baserria kudeatzen pertsona bakarra ez izatea eta, bestetik, Kaiku bezalako talde sendo pate parte izateak lasaitzen du. Gure baserriaren kasuan, guztiek guztien lana egiten dakigun arren, bakoitzak bere egiteko zehatzak ditu eta bakoitza arlo batean espezializatu da. 

Behiak zaintzeaz gain, bazka landatzeaz arduratzen gara ere abereen elikagaiak prestatu ahal izateko. Elikagaiak prestatzeko, artoa behar dugu eta landatu beharrean, gertuko elkarte batean erosten dugu. Horrek guztiak nekazarien eta abeltzainen arteko sinergiak ahalbidetzen ditu eta lehen sektoreko jarduera indartzen du. Lankidetza horri esker, lehengai guztiak gure lurrekoak dira, kalitate handikoak eta konfiantza osokoak, horrela, aberastasuna hemen gelditzen da.

Topiko ugari daude geure eguneroko lanaren inguruan. Sektorearekin harreman zuzena ez duen jendeak ez du benetan ezagutzen abeltzainen lana nolakoa den. Ez da konturatzen baserri bat kudeatzea enpresa bat kudeatzea bezalakoa dela: horniketa, salmentak, kalitatea, albaitaritza… Denetarik jakin behar dugu eta horretarako teknologian inbertitu dugu denboran zehar. Hala ere, ematen den irudia zeharo zahartua, traketsa… da, eta, berez, sektorea benetan profesionalizatua dago gaur egun.

Zer da garrantzitsuena kalitate goreneko esnea lortzeko?

Kalitate handiko esnea lortzeko abereen elikadura funtsezkoa da. Gure behiak janari naturalekin, gure lurrean, Araban, landatutako elikagaiekin elikatzen ditugu. 

Bestalde, animalien zaintzak eragina du ere. Euren erosotasuna eta konforta bilatzeaz gain, behien osasuna gertutik kontrolatzen dugu ere. Kaikun barne-protokoloak eta osasun-programak ditugu, teknikariek sortu dituztenak eman daitezkeen gaixotasunak edo arazoak ekiditen laguntzen dutenak 

Hauxe da Kaikun dugun lehentasunetako bat: animalien ongizatea bermatzea, kanpoko entitate batek (AENORek) egiaztatuta. Gaur egun, industriak behar bezala lantzen du esnea; beharrezko kontrolak jarraitzen ditu.

Ingurumenera lotutako neurri bereziren bat hartzen duzue?

Araudi zorrotzak ditugu. Hiri-ingurunetan jarduten dugu gero eta gehiago eta, horretarako, baldintza asko bete behar ditugu. Gainera, Kaikun, baserriak bertokoak dira, ekoizpen-fabrikatik oso gertu daude; hortaz, isurpenak atmosferara murrizten dira, ingurunearen zaintzan eragin zuzena duena. 

Aurretik aipatutako bazka landatzean gure inguruko sailak eta mendiak zaintzen ditugu laharrak ekiditeko. Horrek suteak ekiditen ditu eta paisaia zainduak izatea eta horiez gozatzea ahalbidetzen du. Ongarri kimikoak erabili beharrean, purinarekin sortzen den ongarri natural batekin ongarri lantzen dugu lurra, aberasten duena eta kutsatzen ez duena.

Zer-nolako desberdintasunak daude Kaikuren eta beste kooperatiben artean? Zergatik Kaiku hautatu zenuten?

Nire familia Kaikurekin bat egin zuen duela 25 urte. Kaiku Euskal Herri osotik hedaturik dago eta abeltzain gehien batzen dituen kooperatiba da. Abeltzainentzat lorpen handia da hori eta abantaila batzuk eskaintzen dizkigu. 

Kaikuren kide izateak prezio hobeak eta zerbitzu gehiago izatea ahalbidetzen du. Gainera, horregatik abeltzain guztien ekoizpena jaso daiteke. Hain zuzen ere, Kaikuren bereizgarria nagusietakoa da abeltzainek ekoizten dugun guztia jasotzen dela, prezio berean, ekoizpena handia zein txikia izanda ere eta baserria urrun egonda ere. Laguntasun horri esker, aukera izan dugu enpresak sortu ditugu, gidaritza dakartenak.

Nola ikusten duzu sektorea etorkizunera begira?

Egoera aldatzen ez bada, sektorea txikia izango da etorkizunean. Ordezkoak lortzeko zailtasunak ditugu. Honetan hasi nahi duen gazte bati aholkuren bat ematekotan, argi esango nioke bakarrik negozioan ez sartzeko, Kaiku edo tankerako talde baten kide izan dadila, sinergiak bilatu ditzala.