fbpx

Otorduetan, saltsak bereizgarriak dira benetan. Saltsek 360º-ko bira ematen diete platerei, plater gozo baten eta oso gozo baten arteko aldea baitira. Saltsak elementu bereizgarria dira plateretan; beraz, Kaiku Km0-tik benetan kontuan hartzen ditugu errezetak prestatzeko orduan, zehaztasunak zaintzea maite baitugu. Gertuko produktuekin prestatutako hiru saltsa hautatu ditugu, hotzak zein beroak, ez dizutenak axolagabe utziko. Animatu prestatzera!

 

  • Erronkari gazta saltsa

Gaztazko saltsa gozo-gozo hau aparta da zenbait plateretan, baina haragi-bolekin, Kaikutik proposatzen dizugun bezala… mundiala da! Saltsa horrela prestatzen da:

Zein osagai beharko dituzu?

– 25 g Kaiku gurin

– 25 g arto-irin

– 300 ml Kaiku Km0 esne oso

– 150 g Erronkari gazta

Hagaxka batzuk ere eskura izatea gomendatzen dizugu osagaiak irabiatzeko, baita zartagin bat ere su txikian kozinatzeko.

Saltsa nola prestatu?

Prozedura oso erraza da, lehenik gurina zartagin batean urtuko dugu.

Ondoren, arto-irina gehitu eta osagai biak hagaxka batekin irabiatuko ditugu.

Azkenik, esnea pixkanaka gehituko dugu eta loditu arte kozinatuko dugu, eragiteari utzi gabe.   

Eta horrekin… zerbitzatzeko prest izango genuke!

 

  • Jogurtezko, limazko, mendazko eta eztizko ongailua

Saltsek ez dute balio bakarrik plater beroentzat; beraz, ongailu hau ere aurkeztera animatzen gara, meloi, marrubi eta feta gazta entsalada batekin batera doana. Jogurtez prestatutako saltsek harrapatzen dute eta benetan osasuntsuak izan daitezke. Honakoa adibidez!

Zein osagai beharko dituzu?

– 2 jogurt natural Kaiku Km0

– Lima 1

– Menda hostoak

– Koilarakada 1 ezti

– Gatza

– Oliba-olioa

Saltsa nola prestatu?

Ongailua prestatzeko Kaiku Km0 jogurt naturalak bol batean isuri eta hagaxka batekin irabiatuko dugu limaren zukuarekin eta birrindurarekin batera.

Menda hostoak txikitu eta saltsara gehituko ditugu.

Ondoren, eztia, gatza eta oliba-olioa isuriko ditugu.

Horrekin guztiarekin, entsaladentzat edo sandwichentzat ongailu erraza eta azkarra lortuko dugu, denbora luzez sukaldatu behar gabe.

 

  • Jogurt eta gazta saltsa

Saltsa hau, Kaikun, bolobanekin batera prestatu izan dugu, kremotasunaren eta bolobanen kurruskaren arteko konbinazio ezin hobea lortzen zuena. 15 minutu baino gutxiagotan presta ezazu… dudarik gabe!

Zer beharko duzu?

Gurea Kaiku Km0 jogurt 1

– 100 g krema-gazta

– Gatza

– Piper beltza

– Xarbot lehorra

Hona saltsa hau prestatzeko beharko ditugun sukaldeko tresnak: bol bat eta espatula edo zurezko koilara bat nahasketa irabiatzeko.

Saltsa nola prestatu? 

Jogurt eta gazta saltsa egiteko bol bat prestatuko dugu; bertan, jogurta eta gazta-krema nahastuko ditugu.

Gatz eta piperbeltz pixka bat gehitu eta xarbot lehor pixka bat ere botako diogu. Azkenik, dena ondo nahastuko dugu testura homogeneoa lortu arte.

Eta dastatzeko prest egongo legoke!

Orain zure txanda da, ekin lanari! Hiru saltsa horiekin prestatutako errezetak ikusi nahi badituzu ondoren izango dituzu, Kaiku Km0-ko sukaldean nola prestatzen ditugun ikus dezazun.

Haragi bolak Erronkari gaztazko saltsan

Perretxikozko bolobanak jogurt eta gazta saltsarekin

Meloi, marrubi eta feta gazta entsalada

Gehiagorik nahi? Ez galdu gure errezetak sare sozialetan Instagram, Facebook, YouTube eta Twitter!