Herrialde edo hiri berri batean turismoa egiten dugunean egin ohi dugun lehenengo gauza da hiriko leku nabarmenak zeintzuk diren ikustea horiek bisitatzeko.
Baina hori aldatzen da zure hiria denean, sarritan konturatzen gara inoiz ez garela egon pena merezi duten eta etxetik benetan gertu ditugun lekuetan!
Euskadin “Gizateriaren Ondare” gisa sailkatutako 5 leku ditugu. Baina zer da Munduko Ondare izatea? Unescok zenbait lekuri eskaintzen dien titulua da, hala nola, basoei, mendiei, lakuei, kobazuloei, basamortuei, gune arkitektonikoei, ibilbide kulturalei, zeinek babesteko moduko interes kulturala duten.
Programaren helburua da kultura- edo natura-garrantzia duten lekuak katalogatzea eta mantentzea, zain ditzagun eta oinordetza gisa babesteko.
Orain munduko ondarea zer den eta duen garrantzia hobeto ulertzen dugula… Zeintzuk ditugu Euskadin? Euskadin Gizateriaren ondare gisa sailkatutako bost toki daude, bisitatu ez badituzu txango bat antolatu behar duzu horiek ezagutzeko!
Santimamiñe koba
Santimamiñe koba Bizkaiako Kortezubi herrian dago. Historiaurreko aztarnategi eredutzat hartzen da. Ingurune naturalean dagoen lekua da eta bertan Madeleine aldiko margoak aurkitu dira. 2008tik Unescoren Gizadiaren ondareko zerrendan sartua.
Bizkaiko zubi esekia
Zubi hau Bizkaiko Getxo herrian dago. Arruntean, “Zubi eseki” gisa ezagutzen da, izen ofiziala “Bizkaia zubia” izan arren. Zubi transbordadore bat da Bilboko itsasadarraren bi aldeak lotzen dituena, Portugalete Areetarekin. Alberto de Palacio y Elissague arkitektoak diseinatu zuen. Esan liteke bere estiloko lehena izan zela munduan, eta 1893an ireki zen.
Urdaibaiko estuarioa
Urdaibaiko estuarioa Oka ibaiko bokalean eratutako eremu naturala da, Busturialdean, Bizkaian. Mundakako edo Gernikako estuario gisa ere ezaguna da. Aberastasun ekologiko handia dauka, zeinari esker 1984an biosfera erreserba gisa sailkatua izan zen. Bertan hegazti migratzaile askok igarotzen ematen dute. Horrenbestekoa da, non 1994an Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatu zuten.
Altxerriko labar-kobak
Altxerriko kobak Aiako herrian daude, Gipuzkoan. Jatorrizko koban labar-pinturak mantentzen dira Madeleine aldikoak datatu dituztenak eta Europako zaharrenak direnak. Bere estilo artistikoa agertzen diren figuren errealismoagatik nabarmentzen da. Altxerri Kantauriko grabatuen multzo handienetako bat da eta 2008an Gizateriaren ondare izendatu zuten.
Ekaingo labar-kobak
Ekaingo koba Gipuzkoako Deba herrian dagon haitzuloa da, 1969an ezagutu zena. Bertan zenbait labar-pintura daude Madeleine garaikoak. Europako historiaurreko santutegi nagusietako da eta, horregatik, 2008an Unesco-k Gizateriaren ondare izendatu zuen.
Koba ez dago publikora irekia, degradazioa ekiditeko. Bisitatu ahal izateko, bere erreplika bat dago. Emaitza Ekainberri da, kobaren inguruetan kokatutako kultura-azpiegitura, zeinari esker jendeak aztarnategia ezagut dezakeen kontserbazioa mantendu bitartean.
Euskal Herrian leku izugarriak ditugula egia bada ere, horiek Munduko Ondarearen zerrendan sartu dira babesaz eta zaintzaz arduratzeko. Nabarmentzekoa da sarritan eskatu dela ondare historiko gisa euskara, Euskal Herriko hizkuntza, aitortzea; gure kultura-aberastasunaren zati baita eta zaindu, mantendu eta defendatu behar dugulako.