Artzaina, erlezaintza, nekazaritza, nekazaria, abeltzaintza…Geroz eta arraroagoa da jendea landa-sektore hauetan lan egiten ikustea automatizazio prozesuak direla medio. Horrez gain, emakume askok duten bizimodua da. Aipatu bezala, jada ezohikoa da landari bizitza eskaintzen dion jendearekin harremana, (nahiz eta landa-exodoaren bilaketaren joera soziala bueltan egon antzinako ohiturak babesteko) emakumeak izatez, profesionalki ikusezinagoak izan dira sektore honetan.
10 emakumetik 3ren lana landa eremuan ez da islatzen hauen titularitatean. 2009 urtean Espainian, laborantza-ustiapen 646.403 gizon titular zeuden, 283.291 emakumeren aurrean. Hazi Fundazioaren datuek diote Euskadin 12.699 ustiapen erregistratuak daudela 21.796 pertsona titularrei lotuta, eta pertsona horietatik %34 emakumeak dira.
Emakume hauei esker Kaikun esan dezakegu, adibidez, emakume-adierazgarritasuna dagoela gizonei dagokionez. Baino ezagutzen al dituzue antzinako emakumeak landan egiten zituzten lanak? Ziur asko daudela, baino Euskal Herrian hiru nabarmentzen dira bereziki: Zirgariak, zamaketariak eta arrantzaleak. Esfortzu fisiko handiko eta nekez ezagunak diren lanak. Azalduko dizkizugu antzina emakumeak landan egiten zituzten lan berezienetatik eta sakrifikatuenetatik 3:
Zirgariak
Zirgariak Bilboko itsasadarretik sartzen ziren itsasontziak atoitzen zituzten. Itsasadarrean jartzen ziren, itsasontziak barneratzeko soilik “zirga” izeneko soka lodi baten laguntzaz baliatuz, hortik lanbidearen izena. Haien indar fisikoa bakarrik erabiltzen zuten, baina ilaran jartzeak eta denak batera tiratzeak lagungarri egiten zitzaien. Lan hau emakumeek egiten zuten animaliak jartzea baino merkeagoa zelako. Modu honetan, sartzen zituzten Bilboko itsasadarrean hondar eta lohiengatik hondartzen ziren itsasontziak.
Zamaketariak
Zamaketari lana ohikoa egin zen industrializazioaren goren aldiarekin eta eremuko ekonomia garapenarekin lotutako portuko-jarduerekin. Zamaketariak hiru kategoriatan banatuak zeuden, soilik transakzio komertzialen dirua eramaten zutenak, bakailaoa (iparraldeko arrai autoktonoa) garraiatzen zutenak eta, azkenik, eraikuntzarako mineralak kargatzen zituztenak.
Ardura handien zuten zamaketariak ospetsuagoak ziren, itsasontzien jabeen eta merkatarien arteko trukeen transakzio dirua eramaten zutenak zirelako. Horietako emakume askok bizitzeko diru gehiago behar zuten eta horregatik beraien lan orduak handitu behar zituzten garbiketa edota biltegien ekorketarekin.
Arrantzaleak
Arrantzaleak Euskal Herriko arrantza-portuetan lan egiten zuten emakumeak ziren. Figura ezberdinak zeuden, neskatilak, saregileak, sardina-saltzaileak… Lan horietako bakoitzak euskal marinel tradizioaren parte zen eta bakoitzak funtzio ezberdin bat egiten zuen.
Normalean marinelen familiakoak: emazteak, alabak edo arrebak ziren portura itsasontziak iristen zirenean arrera egiten zutenak. Haiek egiten zituzten itsasontzien deskargak edo arrantzaleek jasotako produktuen merkataritza lanak. Saregileak, adibidez, sareak konpontzeaz edo egiteaz enkargatzen ziren eta batzuetan arrantzaleek hainbat hilabete etxetik kanpo, itsasoan, behar lezaketen beste hornikuntzetaz.
Emakumeen aldetik lanbide guztiek esfortzu bikoitza behar izan dute, bai egiteak eta bai hauen onarpen sozialak. Horregatik, garrantzitsua da hezkuntza aldetik lanbide hauek babestea eta belaunaldi berriei ezagutza hau ematea gure euskal arbaso emakumeak egin zuten esfortzua ezagutu dezaten.