fbpx

Eguraldi ona hasi da jada, ba al dago orain Euskal Herrian ditugun mendi eta haranak esploratzera joatea baino aukera hobeagorik? Kaiku Km0n badakigu iparraldekoak garenok naturarekin lotura berezia daukagula. Ura, landareak, zeru urdina…. Zer gehiago da natura? Noski! Animaliak. Horregatik, Euskal Herriko arraza autoktonoak aurkeztu nahi dizkizugu gaur. Esan ohi den moduan, maite dena baino ez delako errespetatzen, eta ezagutzen dena baino ez delako maitatzen. Beraz, artikulu hau idatzi dugu animalia hauekin topatzen zarenean horiek ezagutzeko gai izateaz gain, askoz gehiago maitatu ditzazun.

 

Behiak – Arraza pirenaikoa

Behi arraza hau Aragoin, Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Katalunia eta inguruan bizi da. Berreskuratu behar izan zen arraza da, tamalez, desagertzeko zorian egon baitzen.

Arraza hau bereizi ahal izango duzu marroi argiak direlako, arrosa koloreko mutur zabala dutelako eta euren ile tonua begien inguruan koloregabetzen delako. Euren adarrak kiribil zuri baten modukoak dira, boli kolorekoak edo horiak. Oso behi gihartsuak dira eta euren apatxak kolore argikoak eta oso gorroak dira. Behi bikainak dira eta oso politak. (Ezin dugu kontrakoa esan gure animaliarik gogokoenak baitira).

 

Ahuntzak – Azpi gorri arraza

Bizkaiko hegoaldean eta Arabako iparraldean topatu ditzakezu, baina Nafarroako iparraldean ikusi daitezke ere. Emeak eta arrak pixka bat ezberdinak dira, baina biak dira beltzak zati gorrixkekin. Emeek tamaina eta pisu apur bat txikiagoa dute eta euren adarrak arku formakoak dira, eta arrak adar handiagoak eta gogorragoak dituzte. Apirilean erraz ikusiko dituzu, taldeak menditik aske uzten direlako 5-6 hilabetez.

 

Ardiak – Latxa arraza, muturbeltzak eta muturgorriak

Nafarroan, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban topatu ahal izango dituzu. Arrazak “Latxa” du izena, ardien ilajea dela eta.

Euren burua neurri ertainekoa da gorputzarekin alderatuz. Ardi latxak muturbeltzak edo muturgorriak izan daitezke. Muturbeltzak handiagoak izan ohi dira. Arrek adarrak dituzte beti, eta emeen kasuan ohikoagoak dira muturbeltzetan muturgorrietan baino.

 

Zaldiak/Poney – Pottoka arraza

Pottokak Euskal Herrian, Nafarroako zati handi batean eta Frantziako hegoaldean bizi dira.

Pottoka Euskal Herriko poney arraza zaharra da. Behinola animalia basatiak ziren arren, urteen igarotzearekin horiek berreskuratzeko eta zaintzeko laguntzak beharrezkoak izan dira arrazaren galera ekiditeko. Euren jatorriari buruzko teoria batek lekuko historiaurreko zaldietatik datozela dio, Euskal Herriko labar-margo batzuek erakusten dutenaren arabera. Bigarren teoria batek Europako poney zeltekin lotzen ditu, itxura oso antzekoa baitute.

 

Txakurrak – Enkarterriko billano

Enkarterri ingurukoak, Arabako probintzietakoak eta Bizkaikoak dira nagusiki. Tamaina ertaineko txakurrak dira, 35 kilo ingurukoak. Ilaje ziza nabarra izan ohi dute, gorrixka kolorekoa, nahiz eta batzuetan guztiz beltzak diren. Enkarterriko billanoak txakur lasaiak izan ohi dira, garai batean beste txakurrekin batera egin beharreko lanetan erabiltzen ziren. Gaur egun, oso txakur mantsoak dira. Halere, jarduera fisikoa behar dute, eta gomendagarria da txakur hauek leku zabaletan edukitzea: baserrietan, lorategia daukaten etxeetan edo terraza handia daukaten pisuetan.

 

 

Oiloa – Euskal Oiloa

Ofizialki 5 mota bereizten dira: Beltza, Gorria, Lepasoila, Marraduna eta Zilarra. Luma biribilduak dituzte eta euren arrautzak handiak eta ilunak dira. Emeen gandorra ez da oso nabarmena eta ez da arraza mediterranearrek daukatenaren modukoa.

 

 

Ahateak – Euskal antzara arraza

Euskal Herriko Autonomia Erkidego osoan aurkitu daiteke arraza hau.

Lumaje ugaria eta lodia daukate. Grisaxka kolorekoak izan ohi dira eta bular zuria daukate. Euren mokoa ez da oso handia, laranja argia da eta muturra zuri-arrosa. Lepoa tamaina ertaineko da, antzarena baino txikiagoa. Buztan laburra eta tentea daukate.