Heldu da donostiarrentzako urteko egunik garrantzitsuena. Heldu da urketari jantziari hautsa kendu eta upelak eta sukaldari-txanoa ateratzeko eguna. Urtarrilaren 20a egun handia da Gipuzkoako hiriburuan: kaleak sukaldariz eta soldaduz betetzen dira, upel eta danborrekin, besteak beste, Fernando Sarrieguik konposatutako piezak jotzen dituztenak. Baina, badakizue tradizio hori nola hasi zen? Kontatuko dizuegu!
Tradizio hori okupazio napoleonikoaren garaian hasi zen, 1808 eta 1813. urteen bitartean. Diotenez, urketariak izan ziren tradizioari hasiera eman ziotenak; danbor militarren soinuari iseka egin eta upelak burla moduan jotzen zituzten, ontziak betetzeko txandaren zain zeuden bitartean. Baina errealitatea ez da hain epikoa.
Egiazki, burgesia izan zen tradizioari hasiera eman ziona. Festa bat nahi zuten Inauteriak iragartzeko. Orduan, hiriko zaindariaren eguna aukeratu zuten goizaldean hiriko kaleetatik upelekin zortzikoa jotzen ibiltzeko, jaiegun horretako sokamuturra iragartzeko.
Lehendabiziko Danborrada hori urtero ateratzen zen goizaldeko hiru eta erdietan, gaztelurako igoeran kokatuta zegoen La Fraternal elkartetik. Danborradak hasiera ematen zion Sardinaren Hiletara arte (inauterietako asteartea) irauten zuen neguko jaien zikloari. Horregatik, hasiera batean inauteriko jantziak janzten zituzten eta lata, egur eta ontziekin jotzen zuten.
Lehen abesti horiei Sarrieguik idatzitakoak gehitu zitzaizkien. Gaur egun, azken horrenak dira Danborradaren errepertorioa osatzen dutenak. Unión Artesana sortu zenean, 1870ean, danborrak eta Napoleonen tropen uniformeak erabiltzen hasi ziren. Horrela, 1881ean, Donostiako Udalak udaletxean gordetzen ziren Napoleonen tropen uniformeak oparitu zizkien elkarte gastronomikoei.
Sukaldariak agertzen hasi ziren parte hartzen duten elkarte gehienak gastronomikoak direlako. Beraz, horrela sortu zen sukaldari eta soldaduen arteko konbinazio hori. Sukaldariek upelak daramatzate aurretik aipatu ditugun urketariak imitatuz. Arestian esan dugun bezala, horiek ontziak jotzen zituzten, militarren danborrek zaintza-aldaketetan egiten zuten bezala.
Ondoren, danborrada gehiago batu ziren, eta, horiekin batera, beste armada batzuetako uniformeak, hala nola frantses, ingeles, espainiar eta portugaldarrarenak. Eta, horrela, tradizio hori Bella Eason ezarri zen. Orduz geroztik, urtero, urtarrilaren 20an, hiria danborrez eta upelez betetzen da neguko jaiak ospatzeko.
1980. urtera arte, emakumeek ezin zuten danborradetan jo, sozietate gastronomikoetan ere parte hartu ezin zutelako. Baina urte hartan lehendabiziko danborrada mistoa sortu zen, Kresala Elkarteak emakumeak lehendabizi sartu baitzituen urketari gisa. 1982an, Eskaut Gia danborradan emakumeak papera kontuan hartu gabe jotzen hasi ziren, hau da, upela zein danborra jo zezaketen.
Gaur egun, 151 dira Donostiatik dabiltzan danborradak, eta, 10 izan ezik, guztiak mistoak dira. Danborrada Donostiako kale bakoitzean bizi da. Zuen zain gaude! Goazen danborra jotzera!