fbpx

Ez genion edonori errege-opil ezin hobearen errezeta eman nahi, baina Kaiku Km0ko jarraitzaileei gustura emango diegu. Ez eman errezeta hau asko maite dituzuen pertsona horiei baino, opil hau gozo-gozoa geratuko zaie eta.

Zeintzuk dira Kaiku Km0 erre-opil erreala prestatzeko beharko dituzuen osagaiak?

Orea prestatzeko

  • 650 g indar-irin.
  • 250 ml Kaiku Gurea esne epel.
  • 25-30 g legamia fresko.
  • 120 g azukre.
  • 120 g Kaiku gurin.
  • 2 arrautza eta gorringo 1.
  • 10 g gatz.
  • 2 koilarakada eta erdi laranja-lore ur.
  • Limoi eta laranja baten birrindura.

Esne-gaina prestatzeko:

  • Litro erdi Kaiku Km0 harrotzeko esne-gain.
  • 150 g azukre-hauts

Apaintzeko:

  • Fruta azukreztatuak (gustuko dituztenentzat)
  • Azukrea
  • 1 arrautza irabiatu
  • 1 laranja
  • Babak (gogoratu garrantzitsuena, aurkitzen duenak opila ordaindu behar du!)

Hori guztia prest duzuenean… Sartu eskuak orean! Bai, orearekin hasiko gara:

  1. 100 ml esne epel eta 2 edo 3 koilarakada indar-irin nahastuko ditugu. 25-30 g legamia fresko eta birrindu gehitu eta dena eragingo dugu. Estali eta altxatzen utziko dugu 20 minutuz tenperatura altuan.
  2. Katilu handi batean gainerako irina gehitu eta gainerako osagaiak pixkanaka gehituko ditugu: azukrea, limoiaren eta laranjaren birrindura, gatza, esnea, bi arrautzak, azukrea, beste ontzi batean altxatzen utzitako orea, laranja-lore ura eta Kaiku gurin urtua. Ore homogeneoa lortu arte eragingo dugu.
  3. Aldez aurretik irineztatutako gainazal batean oratuko dugu hainbat minutuz. Ondo oratu ondoren, zapi heze bat edo biz estalita gordeko dugu ordu pare batez eta leku epel batean.
  4. Orea bikoiztu egin da? Primeran! Ontzitik atera, berriro oratu eta pixkanaka-pixkanaka opilari birbil forma emango diogu. Zuloa atzamarrekin egingo dugu. Berriro ere jalkitzen utziko dugu gutxi gorabehera ordu batez, ondo estalita eta leku epel batean.

Apainketa:

Opila arrautzarekin margotu eta fruta azukreztatuarekin edo nahiago dugunarekin apainduko dugu.

Gure errege-opila apaindu ondoren, aldez aurretik berotutako labean sartuko dugu 180°C-tara 20 minutuz. Labetik atera, hozten utzi eta nahi badugu, esne-gainez, trufaz edo gure barrubete gustukoenarekin bete dezakegu.

Eta opilarekin batera, goazen beste bonboi bat jatera! Bai, Gabonetan jan eta jan ibili ohi gara, baina kapritxo garaia da. Opil ezin hobearen sekretua, hori maitasun handiz egitea da, baina garrantzitsuena… Kaiku Km0 produktuak erabiltzea da! Kontaiguzue gure sare sozialetan, opil gozo-gozo hau prestatuko duzue?

 

 

 

Utzi iruzkina