Hasi dira bazterrak berotzen! Baina, beroak bero, aldian behin gustura asko hartzen dugu gozo bat. Hori dela eta, egun hauetarako errezeta fresko-freskoak bildu ditugu! Aukera goxo-goxoak, tenperatura altuak ahalik eta ondoen igarotzeko.
Goazen ba!
Etxeko izozkia! Jogurt izoztu zoragarri bat, basa fruituekin.
Etxeko txikiekin batera prestatzeko aukera osasungarri eta dibertigarri bat (eta nagusioi ere izugarri gustatzen zaiguna!). Hartu basa fruituak –masustak, ahabiak eta mugurdiak– irabiatzeko ontzi batean, gehitu 30 ml ur eta txikitu.
Bestalde, ireki Kaiku Km0 jogurt naturalak (azukredunak) eta nahastu. Erantsi poliki-poliki basa fruituen saltsa, zeuk nahi adina, eta jarraitu nahasten. Ondoren errazago jateko, sartu zurezko makilatxo bat erdian, eta izoztu hiru orduz, gutxi gorabehera. Meriendatzeko prest!
Eta beste izozki-ideia bat nahiago baduzu, izugarri gustatuko zaizu jogurtez egindako snack hau.
Ahaztu polo tradizionala! Izan ere, snack hau tabletan dator, izoztuta bada ere! Hasteko, irabiatu Kaiku esnegaina, eta nahastu Kaiku Km0 jogurt natural gaingabetuekin, mugimendu inguratzaileak eginez.
Zabaldu azpil batean, laberako paper bat ipinita, eta zatitu kiwiak triangelutan. Ondoren, ipini aurreko nahasketaren gainean. Era berean, ebaki mugurdiak erditik, eta banatu.
Ukitu gozo eta kurruskari bat emateko, erantsi txokolate eta almendra birrinduak. Sartu izozkailuan ordu pare batez, eta gozatu snack bizkor eta goxo-goxo honekin!
Derrigorrezkoa zen sorbete freskagarri bat! Eta, gainera, mamizkoa. Paregabea!
Amaitu zure mahaiburukoa aho-gozagarri bikain batekin. Gainera, betekadari buelta ematen lagunduko diozu, mamizko sorbete honekin. Sorbetea egiteko, ipini lau mamiak ontzi batean, eta irabiatu irabiagailuarekin. Nahasketa katilu batean ipiniko dugu, eta esnegainezko izozkia eta Kaiku Km0 esnea erantsiko ditugu. Hagaxka batekin nahastuko dugu.
Zerbitzatu gehien gustatzen zaizun ontzian, eta utzi ondo-ondo freskatzen. Gomendatzen dizugu amaierako ukitu bat ematea, apaintzeko eta guztiak harritzeko! Harrotu arrautza-zuringoak azukrearekin. Beste ontzi batean, birrindu intxaurrak eta nahastu gurinarekin –pomada-puntuan dela– eta irinarekin. Gaineratu zuringoak, mugimendu inguratzaileak eginez. Eta prest dago gozatzeko!
Eta, azkenik, tarta bat. Hotz-hotza eta jogurtezkoa, urrekin!
Prestatu oinarri kurruskari bat, galletak fin-fin birrinduta, eta nahastu gurin urtuarekin, harik eta nahaste homogeneo bat lortu arte. Ipini tartak egiteko moldearen oinarrian. Ez ahaztu aurretik laberatzeko papera ipintzea!
Katilu batean, harrotu 200 ml esnegain azukrearekin, eta, aparte, hidratatu gelatina-orriak. Halaber, berotu gainerako esnegaina (100 ml). Berotzen denean, gelatina orriak erantsiko ditugu, xukatuta.
Erretiratu sutatik eta gaineratu jogurtak, krema-gazta eta nahastu multzoa. Erantsi apurka-apurka esnegain harrotua, mugimendu inguratzaileekin. Ipini nahasketa galletazko oinarriaren gainean, eta utzi hozten bi orduz, gutxi gorabehera.
Guri izugarri gustatzen zaigu masustazko marmeladarekin apaintzea!
Espero dugu zure gustukoak izatea gure errezeta-ideia fresko-freskoak. Animatzen haietakoren bat prestatzera? Pozarren ikusiko dugu emaitza!