fbpx

Kuadrillek gustukoen duten urteko sasoietako bat heldu da. Sagardotegi denboraldia hasi da. Nori ez zaio gustatzen lagunekin txuletoi bat partekatzea? Gaur sagardotegi sasoiaren sekretu batzuk kontatuko dizkizuegu txotx egiteko prest egon zaitezten.

Sasoi hau oso berezia da Euskal Herriko ostalarientzat, kupelak irekitzeko garaia da eta! Denboraldi honetako protagonistak honako hauek dira: bakailao tortilla, txuletoia, gazta intxaurrekin eta, jakina, sagardoa!

Euskal Herriko sagardoak kolore hori-berdexka du eta 5 eta 5,6 gradu bitarteko graduazioa, baina garrantzitsuena nola atera behar den jakitea da. Sagardoa edalontzira altuera jakin batetik bota behar da zurrustak txinparta egin dezan, hau da, edalontzian lehertu dadin.

 

Urteko sasoi hau oso berezia da, Euskal Herrian ez delako sagardoa kupeletik zuzenean hartzen urteko garai honetan baino, urtarrilaren erdialdetik apirilaren amaierara arte. Izan ere, sagarrak udazkenean batzen dira, eta ondoren, ehoketa egiten da, sagar zukua ateratzen da eta hartzidura prozesua garatzen da.

Nora joan?

Sagardotegi gehienak Donostialdean daude, Hernanin, Urnietan, Andoainen edo Astigarragan, nahiz eta baten bat aurkitu dezakegun Araban eta Bizkaian.

Goazen txotx egitera!

Utzi iruzkina