fbpx

Urte berria heldu da eta harekin bat 2018an zehar pentsatu ditugun helburuak. Ezaguna iruditzen zaizu? Egia da topiko bat dela urtero urte berrirako helburu berriak jartzea, orokorrean gehien kostatzen zaiguna horiek betetzea izan arren… Eta 2019an lortuko ditugunez, urteari hasiera emateko ditugun asmoak zuekin partekatzea erabaki dugu. Hona:

ARIKETA GEHIAGO EGITEA

Dudarik gabe asmo nagusia da. Nork ez du urteren batean kirol gehiago egiteko asmoa izan? Aurten behin betikoa izan behar da! Garrantzitsua da kirola astero egitea, hobeto sentituko zara eta pixkanaka konturatuko zara kirolaren «mende eroriko» zarela. Animatu zaitez!

FAMILIAREKIN GEHIAGO EGOTEA

Lanak eta gure konpromisoek gure familiekin nahi dugun baino denbora gutxiago egotea eragin dezakete. Aurten ikasi beharko genuke gure denbora arrazionalizatzen familia artean gozatu ahal izateko.

LEKU BERRIETARA BIDAIATZEA

Gure lurraldeak beste askok eskaini ezin dezaketen xarma dauka, baina ukaezina da inoiz ikusi ez ditugun lekuetara bidaiatzeak osotasunezko sentimendua eskaintzen digula. In situ lekura joaten bakarrik lortu daitezkeen ezagutza garrantzitsuak ematen dizkigun ikaskuntza da eta. Aurten, prestatu maletak!

ZERBAIT BERRI IKASTEA

Ikasteari uzteko arrazoirik ez dago, aspalditik atentzioa ematen dizun gairen batean sakondu nahi baduzu, orain da unea! Apunteak hartu eta aurrera. Primeran sentiaraziko dizu.

HOBETO JATEA

Batzuetan, daramagun erritmoaren ondorioz ez diogu denbora nahikoa eskaintzen elikadurari eta kontuan hartu dezagun bereziki garrantzitsua da. Zer eta zenbat jaten dugunaren arabera, gure organismoak hobeto edo okerrago jardungo du. Gure errutinaren erritmoa altua bada, gomendagarria da kalitatezko produktuetan eta janarietan arreta jar dezagun.
Kaiku Km0n hori asko hartzen dugu kontuan; hortaz, zu zaintzen ahalegintzen gara. Gure produktuek eguneroko bizitzan behar dituzun onurak ematen dizkizute eta gainera gozo-gozoak daude. Dastatu dituzu?

Utzi iruzkina