Euskal kultura tradiziora herri-ekintzetara benetan errotuta dago. Beraz, aspaldi egiten ziren eta gure artean oraindik burutzen diren dantzez, istorioez eta ekitaldiz gozatu dezakegu gaur egun ere. Gaur bertsolarien inguruan aritu nahi dugu, eremu gehienetan galdu den ohitura, baina Euskadin populartasun handia eta oso errotuta dagoena oraindik.
Baina, bertso bat zer den al dakizu? Bertsoak abesten dira, bai, baina zer esaten den ez ezik, nola esaten den kontuan hartzen da. Betiere errima zein doinua errespetatu behar direlako, baita aurrezarritako gaia ere.
Gure kulturan artea benetan da, bertsolariek poesia, ateraldia eta gaurkotasuna nahasten baitituzte estrofa gutxitan. Bat-batean egiten dute eta a capella abesten dute. Behin neurria eta doinua aukeratuta, bertsolariak azken puntua sortzen du errimen artean, eta bertso batek izan behar dituen errimak desberdinak izan behar dira. Hitz bera (forma eta esanahi berdinez) bi oinetan ipiniz gero poto egingo du bertsolariak.
Lehiaketak espazio handietan egin arrean, zenbait eremutan burutzen den ekintza da, hala nola, jai herrikoietan, herrien kioskotan edo lagunarteko otordutan.
Ekintza tradizionala den arren, ez darama hainbeste urte abian. Bere jatorriari buruz gehiago ezagutu nahi? Orduan, jarraitu irakurtzen.
Bat-batekotasunaren fenomenoa historiaurrekoa da, pertsonak ahozkotasunaren enbaxadoreak baikara, baina ez daude gaur egun ezagutzen bat-bateko bertsolaritzaren aztarnarik XIX. mendeko hasierara arte, aurretik idatziz igortzen baitziren.
Gerra zibilaren aurreko euskal berpizkundeak bertsolaritza euskal kulturaren erdigunean kokatu zuen eta 1943. urtean ospatu zen lehenengo lehiaketa. Gudan zehar isilarazi zen, baina 1945etik aurrera, Iñaki Eizmendi Basarrik eta Manuel Olaizola Uztapidek jarduera horri berriro ekin zioten. Hala ere, 1960. urtera arte Euskaltzaindiak, euskararen akademiak, ez zien lehiaketei berriro ekin.
Xabier Amurizak, 80ko hamarkadan, egungo bertsolaritzaren oinarriak finkatu zituen. Gainera, euskara batuan aritu zen lehena izan zen eta entzuleriaren emozioei zuzenean eragin zien lehena ere.
Gaur egun, bertsotan ari diren bertsolarien zerrenda luzea eta oparoa da eta emakumeen presentzia ohikoagoa da. Horiek guztiek estilo propioa bilatzen dute, zeinarekin identifikatu eta lantzen diren gaiak gero eta sofistikatuagoak dira.
Noizbait bertsolariez zuzenean gozatu duzu? Kontaiguzu zure esperientzia iruzkinetan!