fbpx

Gure urtebetetzea ospatzea maite dugu! Ez dago gauza politagorik bizitzan zehar zurekin egon diren pertsonekin egun hain bereziz gozatu ahal izatea baino. Horregatik guztiagatik, merezi duzuen bezala partekatu dezazun nahi dugu: bizkotxo berezi baten kandelak puzten! 

Hainbat eta hainbat bizkotxo daude, fruitu lehorrekin, txokolatearekin, biribilak edo luzeak, baina garrantzitsuena da maitasunaz eginak egotea! Hortaz, gaur gustukoen ditugun lau errezeta erakutsi nahi dizkizugu, handitasunez ospa dezazun. 

Batatazko eta hurrezko bizkotxoa

Aukera goxoa baina osasuntsua bizkotxoaren harrotasun osoaz goza dezazun! Galduko duzu? Oharrak hartu orduan!

Hasteko, batata zuritu eta zatitxotan moztuko dugu, ondoren labekatzeko papera duen erretilu batean jarriko dugu. 190 ºC-tan labekatuko dugu 25 minutuz, birrindu eta geroko gordeko dugu.

Labekatu bitartean, azukre beltza eta arrautzak harrotuko ditugu bolumena bikoiztu arte. Oliba-olioa eta Gurea esnea gehitu eta nahastuko dugu. Nahasketaren gainean, irina, gozogintza-legamia eta jengibre hautsa bahetuko ditugu. Hurrak eta gordetako batata gehituko ditugu ere.

Berriro nahastuko dugu eta aurrez aurretik oliba-olioarekin koipeztatutako molde batean isuriko dugu nahasketa. 190 ºC-tan labekatuko dugu ordubete, hozten utzi eta moldetik aterako dugu. Eta kandelak puzteko prest!

Masustaz betetako bizkotxoa

Betetako bizkotxoa nahiago? Orduan ezin duzu masustaz betetako hau galdu!

Hasteko bizkotxoa prestatuko dugu. Horretarako, arrautzak irabiatuko ditugu azukrearekin bat bere bolumena bikoiztu arte. Masustazko Bifi jogurta, gurin urtua eta limoi birrindura gehituko ditugu, irabiatzen jarraituko dugu.

Aurreko nahasketaren gainean arto-irina bahetuko dugu eta legamia gehituko dugu. Berriro nahastuko dugu osagai guztiak integratu arte. Labe-erretilua koipeztatu eta irineztatuko dugu eta aurreko nahasketa isuriko dugu. 190º-tan labekatuko dugu 12 minutuz eta hozten utziko dugu. 

Bizkotxoa laukitxotan moztu eta zati erdien gainean marmelada eta almendra xerratuak jarriko ditugu. Gainerako zatiekin estali eta marmelada gehiagorekin, masustekin eta almendrekin apainduko dugu. Mmmm… ahogozoa egiten ari zaigu!

Mazedonia eta jogurt brioche-a

Brioche-a maite duzu? Orduan errezeta original hau da bilatzen duzuna! Guztiak aho zabalik utziko dituzu!

Prestatzeko, indar-irina, gatza, azukrea, mazedoniazko jogurtak, arrautzak eta gurina batuko ditugu eta 5 minutuz oretuko dugu. Trapu batez estali, 10 minutuz jalkitzen utziko dugu eta prozesua 4 aldiz errepikatuko dugu masa homogeneoa eta elastikoa lortu arte.

Ondoren, bananak eta anana zatituta eta legamia gehituko ditugu, eta orean barneratuko ditugu. Jalkitzen utziko dugu leku epel batean, bolumena bikoitza izan arte.

Berriro arinki oratuko dugu eskuekin soberan duen airea kentzeko eta itxura obalatua emango diogu. Aurretik koipeztatutako molde batean jarriko dugu, berriz trapuarekin estali eta ordubetez jalkitzen utziko dugu.

Esne pixka batekin margotu eta 180 ºC-tan labekatuko dugu 40 minutuz. Labetik atera, hozten utzi eta moldetik aterako dugu, ekin jateari!

Txokolatezko bizkotxoa 

Gozozalea bazara eta txokolatea maite baduzu, zure bizkotxoa daukagu! Betiko txokolatezko bizkotxoa, baina harroagoa eta gure lurreko jogurtekin. Prestatzera animatuko?

Hasteko, arrautza azukrearekin irabiatuko dugu harrotu arte. Prest daudenean, jogurtak, oliba-olioa gehituko ditugu testura homogeneoa lortu arte.

Ondoren, irina, kakaoa, legamia eta gatza gehitu eta bahetuko dugu. Berriro nahastuko dugu mihi batekin lagunduta eta mugimendu inguratzaileak eginda.

Azkenik, erabiliko dugun moldea koipeztatu eta irineztatuko dugu, orea botako dugu eta 190 ºCtan laberatuko dugu 40 bat minutuz. Behin labekatua, moldetik aterako dugu eta azukre-hautsarekin apainduko dugu. Horrela nork ez du maite urteak betetzea!

Eta zuk, zeinekin ospatuko duzu zure urtebetetzea? Kontaiguzu iruzkinetan zein den zure egunean falta ezin den bizkotxoa!