fbpx

Gozokiak maite badituzu, ziur konturatu zarela gaileta, tarta eta hostopil errezeta gehienek gurina dutela euren osagaien artean. Baina, zergatik da osagai hau hain garrantzitsua zure postreetan?

Dakizuenez, esneak, modu naturalean, duen koipea edo esne-gaina da gurina. Bere testura itsaskorra lortzeko esneari energiaz eragiten zaio koipea eta esne-gazura bereizi arte. Beraz, margarina eta antzeko beste produktu batzuk ez bezala, gurina produktu naturalekin baino ez dago eginda, gehigarririk gabe. Artisau-eran eginda dago eta bere jatorria K.a 3500 urtetakoa da. Harrezkero, gure sukaldeetan egon da, eta kultura zeltan zein bikingoan izan duen garrantzia nabarmena izan du. Horregatik guztiagatik, Suitza, Ingalaterra, Islandia, Herbehereak edo Frantzia ekoizle handienak dira mundu mailan. 

Mende ugariren ondoren gure dietaren zati izan da eta oraindik beharrezkoa dugu gure errezetak egiteko orduan. Beraz, gaur, gure postreei eskaintzen dizkien propietateak zeintzuk diren eta ondo erabiltzea zergatik den garrantzitsua uler dezazuen nahi dugu. 

  • Freskotasuna: gurinaz prestatutako gozoen errezetek hobeto eta luzeagoz mantentzen dute euren freskotasuna. Gurineko esne-koipeak oztopo natural gisa jarduten baitu amaierako produktuek hezetasuna gal ez dezaten.
  • Zaporea: gurinak, gure postreei zapore krematsua eta delikatua eskaintzeaz gain, beste zapore natural batzuk hartzen ditu. Ondorioz, usainak uniformeki banatzen dira. 
  • Ore harroak: labea behar duten postreetan gurina erabiltzean, orean bolumen handiagoa lortuko dugu, handiagoa izango dena erabilitako koipe solido kopuruaren arabera.
  • Testura: labean, gurinaren hezetasuna lurrun bihurtzen eta karbono dioxidoak legamia askatzen du. Horri esker testura egokia lortzen da, ore geruzak altxatzen baitira eta testura kurruskariagoa eta homogeneoagoa lortzen baita.
  • Kolorea: gurina prestatutako postre baten gainean jartzean itxura distiratsuagoa, urretsuagoa eta erakargarriagoa lortuko dugu. 

Gurinaren propietate horiek postre berri batean nola jarduten duten ikusi nahi? Hona benetan gustuko izango dituzun postre bi!

Esnea kakaozko gailetekin 

Hasi eguna merezi duzun gosariarekin! Behintzat Kakaozko gaileta kurruskari hauek eta baso bat esne fresko merezi duzu, ez da hala?

Hasteko, kakaozko gailetak prestatuko ditugu. Horretarako, txokolatea Maria bainuan urtuko dugu, gurinarekin batera. Urtzen direnean, pixka bat hozten utziko dugu nahasketa.

Bitartean, arrautzak eta azukrea irabiatuko ditugu aparra atera arte eta aurrekoa nahastuko dugu. Batu arte eragingo diegu.

Ondoren, gari-irina, kakao-hautsa, legamia eta gatza botako ditugu, bahetuta. Nahastuko dugu ore homogeneoa lortu arte. Film paperarekin estali, eta ordubetez hoztuko dugu.

Denbora hori igarotakoan, bolatxoak egin eta pla-pla egingo dugu azukre-hautsaren gainean. Laberako papera duen erretilu batean jarriko ditugu, ondo bereizita, eta 180 ºC-tan laberatuko ditugu 15 minutuz. Basokada Gurea esnearekin batera hartu eta goza ezazu!

Masustazko eta albakazko aperitiboak

Mokadu goxoa prestatu nahi baduzu, errezeta hau da bilatzen duzuna!

Oinarria prestatzeko, osoko gailetak birrindu eta gurin urtuarekin nahastuko ditugu. Labe-papera duen erretilu batean jarriko ditugu.

Bestalde, krema prestatuko dugu. Gelatina-orriak uretan hidratatuko ditugu. Bestalde, esne-gainaren erdia kazo batean berotu eta albaka gehituko dugu. Kea atera orduko, sutik kendu, eta egosten 5 minutuz utziko dugu. Ondoren, albaka kenduko dugu.

Gelatina xukatua eta jogurtak, gazta eta azukrea gehituko ditugu. Gero denari eragingo diogu. Esne-gain harrotuarekin nahasiko dugu, eta mugimendu zirkularrak egingo ditugu, den-dena ondo nahasteko.

Gailetazko oinarriaren gainean jarri eta 2 bat orduz hoztuko dugu. Azkenik, moldetik aterako dugu tarta, anoak zatituko ditugu, eta masustaz edertuko dugu. Mmm… ahogozoa egiten ari zaigu! 

Postreen osagai garrantzitsuenari buruzko sekretu guztiak ezagutu ondoren, ziur kontu handiagoan hartuko duzula. Eta gogoratu, funtsezkoena errezeta ondo atera dadin urratsez urrats jarraitzea eta kalitate oneneko produktuak erabiltzea da. Eta zuk, gurinezko zein errezeta egitea duzu gustuko? Kontaiguzu iruzkinetan.