fbpx

Eguraldi ona heltzen doa! Egunak gero eta luzeagoak dira eta arratsaldez gero eta gehiago goza dezakegu. Paseatzea, familiarekin gozatzea, edo zergatik ez? Askari gozo-gozoak prestatzea!

Guk arratsalde erdiko snacka maite dugu; beraz, zaletasun hau zuekin partekatu nahi dugu. Horretarako, lau errezeta gozo-gozoak erakutsiko dizkizuegu, udaberria merezi bezala has dezazun.

Jogurt eta menda tartaletak

Marrubiak gure fruta gustukoenetakoak dira, eta hare gehiago sasoi honetan! Beraz, jogurt eta menda tartaleta hauek aukera aparta dira euren zapore osoaz gozatzeko.

Hasteko, hostore orria zabalduko dugu eta 7 cm-ko borobilak moztuko ditugu eraztun metaliko batez lagunduta. Ondoren, moldea olioarekin koipeztatuko dugu eta hostore borobilak jarriko ditugu. Labe-papera horien gainean jarri eta txitxirio lehor batzuk gehituko ditugu paper bakoitzaren gainean.

Jarraian 190 ºC-tan labekatuko dugu 20 bat minutuz, txitxirioak eta labe-papera kendu eta hozten utziko dugu. Tartaletak moldetatik atera eta marrubizko jogurtak botako ditugu horien gainean.

Azkenik, kubotxotan moztutako marrubiekin eta menda hostoekin apainduko dugu.

Pistatxozko minimadalenak

Fruitu lehorrak nahiago dituzu? Orduan pistatxozko madalenak hauek bilatzen duzuna izan daiteke! 

Hasteko madalenak prestatuko ditugu. Horretarako arrautzak irabiatuko ditugu azukrearekin bat bere bolumena bikoiztu arte. Geroko gordeko dugu.

Beste ontzi batean, arto-irina legamiarekin, gurin urtuarekin eta Kaiku Km0 esne gaingabetuarekin nahastuko dugu. Pistatxoak birrinduko ditugu pasta bat lortu arte eta nahasketara gehituko dugu. Dena nahastuko dugu.

Haurreko nahasketa irabiatutako arrautzetara gehituko dugu mugimendu inguratzaileak eginez. Orea madalena moldeetan banatuko dugu eta 190 ºC-tan labekatuko dugu 15 minutuz. Hozten utzi eta moldetik aterako ditugu.

Glasatzeko eta apaintzeko azukre-hautsa eta esnea nahastuko ditugu eta madalenen gainazala apainduko dugu. Azkenik, pistatxo birrinduak gehituko ditugu. Dastatzeko irrikatan zaudete, ezta?

Fruta helduen marmelada jogurtarekin 

Etxean fruta helduak badituzu, fruta helduen marmelada gozo-gozo hau jogurtarekin prestatzea proposatzen dizugu. Hemen ez dugu ezer alferrik galtzen!

Prestatzeko, kiwiak, sagarra eta platanoa zuritu eta zati txikietan moztuko ditugu. Frutak kazo batean jarriko ditugu lima zukuarekin eta urarekin batera. 20 bat minutuz kozinatu eta birrinduko dugu.

Nahasketa ontzi batera bota eta chia-haziak zein eztia gehituko ditugu. Dena nahastu eta hotzean geroko gordeko dugu ordu erdiz, loditu arte.

Platerean jartzeko, gustukoen dugun edalontzitxoen oinarrian marmelada jarriko dugu eta horien gainean arinki irabiaturiko jogurtak botako ditugu. Hur birrinduekin apainduko dugu. Prest dugu askari freskoa eta osasuntsua!

Marrubizko enpanada goxoa

Beti dago enpanada bat jateko gogoa, eta goxoa bada gainera? Orduan zoragarria da! 

Lehenik betegarria prestatuko dugu. Horretarako, katilu batean esnea berotuko dugu, eta beste bol batean, gorringoak azukre beltzarekin, irin finarekin eta jogurtekin nahastuko ditugu. Esne-gaina bero dagoenean, aurreko nahasketa isuriko dugu, loditu arte berotuko dugu etengabe nahasten. 

Bestalde, marrubiak garbituko ditugu eta lau zatitan moztuko ditugu. Jogurt kremara gehituko ditugu.

Enpanada prestatzeko, labe-moldea gurinaz koipeztatuko dugu eta ore hautsi bat jarriko dugu. Soberazko ertzak moztuko ditugu eta sardexka batekin gainazal osoa zulatuko dugu igo eta deformatu dadin ekiditeko.

Betegarria moldean botako dugu eta gainerako orea 1 cm-ko tiratan moztuko dugu. Kremaren gainean jarriko ditugu euren artean tartekatuta, horizontal zein bertikalki. 

Arrautza irabiatuarekin margotuko dugu eta 25 minutuz labekatuko dugu 180 ºC-tan. Mmm… Bai usain ona!

Badakizu zeinarekin hasiko zaren? Hori bai erabaki zaila! Kontaiguzu iruzkinetan.