fbpx

Urteko azken egunak azken 12 hilabeteak nola joan diren aztertzeko dira eta guk horixe egin dugu. 2019 zoragarria izan da! 50 errezeta baino gehiago prestatu ditugu, zeinekin gure Kaiku Km0 produktuez gozatu.

 Kaiku Km0 bizi filosofia baita, gure lurraren zaporea, Kaiku Km0 produktuak gure inguruan ekoizten baitira, gure animalien ongitasuna zaintzen dugu eta ekoizpen jasangarriko esnea lortzen dugu.

 Eta zuek gure 2019ren azterketa ezagutu dezazuen, gehien gustatu zaizkizuen 12 errezeta gogoratuko dizkizuegu:

 

1. Urtarrila – Txokolatezko bizkotxoa

Eskura izan 3 Kaiku Km0 jogurt natural, gure errezeta oso gustuko izango duzu eta, harroa eta txokolatezkoa! Gehiago eskatzerik al dago?

 

 2. Otsaila – Platanozko jogurteko talotxoak

 Prestatu gosaririk onena talotxo gozo-gozo hauekin. Apuntatu zure erosketa-zerrendan platanozko 2 jogurt Kaiku Km0 eta jarraitu gure oharrak, izugarri geratuko zaizu!

 

3. Martxoa – Jogurtezko karakolak

 Pastel-krema eta hostorea… Ez esan ahogozoa egiten ez zaizula entzutearekin besterik ez! Gure Kaiku Km0 Esne Gaingabetuarekin eta 2 jogurt Kaiku Km0 gaingabetuekin errezeta hau prestatu dezakezu, aparteko askaria!

 

4.Apirila- Gatzatuzko sorbetea

 Sorbete gozo-gozo hau prestatu nahi duzu Gabonetako afarien ondoren edateko? Ziur zure mahaian arrakasta duela. Eskura duzu Kaiku Km0 esne osoa? Bada ekin lanari!

 

5. Maiatza – Mascarponezko eta intxaurreko Kaiku Km0 Bifi jogurteko tiramisua

 Zure sukaldaritza-dohain guztiak erakutsi nahi dituzu? Ez duzu zertan sukaldari aparta izan hau postre erreza baita, zeinarekin zure gonbidatuak txundituko dituzun! Sekretua? Kaiku Bifi Km0 intxaurreko jogurtak!

 

6.Ekaina – Hostorezko tututxoak kako-kremarekin

 Bai, bai! Ondo irakurri duzu, Tututxoak! Beti dago errezeta honen gogoa, 50 minutu eta Kaiku Km0 Esne Gaingabetua dituzu? Gure errezetan jarraitu baino ez duzu horietaz gozatzeko!

 

7. Uztaila – Txokolatean bustitako profiterolak

 Badirudi aurten benetan gozozaleak izan garela… Txokolatea maite dugu! Baina… Nori ez? Zuk ere txokolatea benetan maite duten gonbidatuak badituzu… Prestatu Kaiku Km0 Esne Gaingabetua eta gure errezetarekin, egina dago!

 

8. Abuztua – Jogurt-tarta hotza hurrekin

 Gazta-tarta badirudi, baina ez da? Bada! Jogurt-tarta hotz gozo-gozoa baita, hur ukitu bereziarekin, badakizu nola lortu dugun? Hurrak dituzten Bifi Kaiku Km0 jogurtekin!

 

9. Iraila – Mahats-pastel hotza

 Mahatsak erosi dituzu abenduak 31rako? Eskerrak errezeta gozo hau berreskuratu dugula! Pastel hotz hau plater guztien artean izarra izango da, mahats zatiak dituzten Bifi Kaiku Km0 Jogurtekin eta Kaiku Km0 esne osoarekin.

 

10. Urria Bananazko pasteltxoak

 Oso gustuko izan zenuen beste postre bat izan ziren… Bananazko pasteltxoak! Baina galdera da… Eta nori ez? Zure gonbidatuak liluratu nahi badituzu… Lortu Platanozko Kaiku Km0 bifi Jogurt batzuk, eta sakatu play!

 

11. Azaroa – Laranja-soufflea

 Bizitza dago txokolatetik at! Gustu guztientzako postreak prestatu ditugu… Eta Laranja-soufflea hau liluratu zintuzten! Kaiku Km0 esne Gaingabetuarekin eta laranja duten Kaiku Km0 Bifi Jogurtekin, arrakasta osoa!

 

12. Abendua – Basafruitu gatzatua

 Urtea zapore onarekin amaituko dugu… Basafruituen zaporearekin Kaiku Km0 Bifi Basafruitu jogurtei esker! Haiekin gatzatu gozo-gozoa prestatu baitugu urte aparta ixteko.

 

2020An ikusiko dugu elkar errezeta gehiagorekin! Ideiaren bat daukazu? Entzuteko irrikatan gaude!