Egun hotzak eta euritsuak eguneroko kontua dira gure artean. Kalera irtetean jasaten ditugun tenperatura aldaketak direla eta, erraz harrapatu dezakegu hotzeria. Horregatik guztiagatik, geure burua inoiz baino gehiago zaintzeko unea da. Baina, zer egin dezakegu gure defentsak hobetzeko?
Guk konponbide naturala ezagutzen dugu eta izugarri gustatuko zaizu! Egunero jogurt batez gozatu. Erraza, ezta? Bere gainerako onurak ezagutu ditzazun nahi dugu!
- Immunitate-sistema sendotzen dute: probiotikoak, fosforoa eta potasioa ere baitute, zeinei esker gure defentsak sendotzen diren eta gaitz bat izateko aukera murrizten den. Gainera, hanturaren aurkako propietateak dituzte ere.
- Jogurtek gure heste-igarotzea laguntzen dute: hesteetako arazoei aurre egiteko edo hobetzeko erremedio natural gisa erabil daiteke. Dituzten probiotikoei esker, digestio-sistemaren ongizatea mantentzeko oso onuragarriak baitira.
- Oso elikagarria da: kaltzio iturri handia da, gure hezurrak eta hortzak sendo mantentzen laguntzen duena. Gainera, B12 bitamina edukiak bihotzari loturiko gaixotasunak prebenitzen laguntzen du.
- Elikagai osoa eta kaloria gutxikoa da: esneki honek elikagai dentsitate altua du eskaintzen dituen kaloriei dagokienez. Gainera, dituen proteinek balio biologiko altua dute; hortaz, lagungarriak dira nutrizio-beharrak betetzeko.
Zeure elikaduran gehitzeko beste modu batzuk ezagutu nahi? Gozatu Kaiku Km0 Jogurtekin prestatutako postre hauetaz eta eskainiko dizkizuten onura guztiez!
Gozatu jogurtaren propietate guztiez postre gozo-gozo honetan… harrituko zaitu!
Teilak egiteko garbantzuen ura eta azukre-hautsa elkartuko ditugu bolumena bikoiztu arte. Geroko gordeko dugu.
Beste aldetik, hurrak, irina, gurin urtua eta gatza bol handi batean nahastuko ditugu. Pixkanaka-pixkanaka merenge beganoa gehituko dugu eta mugimendu inguratzaileak egingo ditugu.
Labe-papera duen erretilu batean, nahasketa banatu eta bi borobil egingo ditugu. 170 ºC-tan labekatuko dugu 7 minutuz eta hozten utziko dugu. Prest daudenean, erdibanatuko ditugu.
Mertxika krema prestatzeko, garbantzuen ura eta azukrea harrotu beharko ditugu. Horri Kaiku Km0 mertxikazko jogurtak gehituko dizkiogu eta nahastuko dugu. Mertxika krema zerbitzatuko dugu, teilak jarriko ditugu eta txokolate beltz birrinduarekin apainduko dugu. Itxura ona dauka, ezta?
Jogurt krema udare melatuarekin!
Prestatu postre gozo bat fruta helduak eta jogurta nahastuz! Aukerarik onena bazkaltzen amaitzeko.
Hasteko udare melatua prestatuko dugu. Horretarako, azukrea eta bainila urarekin nahastu beharko dugu. Berotuko dugu almibar moduko testura lortu arte.
Bitartean, jogurt krema prestatuko dugu. Bol batean jogurtak botako ditugu esne kondentsatuarekin, limoiaren birrindura eta zukua gehituko ditugu eta irabiatuko dugu nahasketa leuna eta homogeneoa lortu arte.
Apaintzeko, gailetak gurin urtuarekin nahastu eta geroko gordeko ditugu. Edalontzien oinarrian udare melatua jarriko dugu, ondoren, jogurt krema isuriko dugu, eta amaitzeko, gaileta birrinduekin apainduko dugu. Eta gozatzeko prest!
Postre benetan erraza baina oso gozoa, limoizko jogurtaz modu originalean gozatzeko modukoa.
Granola prestatzeko bol zabal batean, olo-malutak, arroz puztua, kalabaza-haziak, ahabi lehorrak eta eztia nahastuko ditugu.
Bestalde, anakardoak eta datilak apur bat birrindu, eta haiek ere aurrekoarekin batuko ditugu. Guztia nahastu, eta azpil batean ipiniko ditugu, labe-paperaren gainean. Labean 20 minutuz sartuko dugu 170 ºC-tan. Gogoratu 5 minutuan behin irabiatu behar duzula erre ez dadin!
Azkenik, jogurta arinki irabiatuko dugu eta granola gainetik jarriko dugu. Jogurt krematsuaren eta granola kurruskariaren arteko nahasketa gustuko izango duzu oso!
Jogurtaren propietate guztiak ezagutzen zenituen? Orain bere onura guztiak ezagutzen dituzula ziur egunero hartzen duzula! Kontaiguzu iruzkinetan zuk nola jaten duzun!